Tonuak
Giltziren Txokoa
Arte Oinez 07

viana Hasiera

VianaViana hiria, Nafarroako hego-mendebaldean kokatzen da, Joar mendiaren eta Ebro ibaiaren artean, hain zuzen ere. Arabako eta Errioxako mugan dago. Mendebaldean, Bargota eta Mendabia (Nafarroa) herriekin egiten du muga. Ekialdean, Oion eta Moreda de Álava (Araba) herriekin. Iparraldean berriz, Aras eta Aguilar Kodeskoa (Nafarroa) ditu eta hegoaldean Errioxa, Logroño hiria, hain zuzen ere. Viana Iruñetik 81 kilometrora eta Logroñotik 9 kilometrora dago.

Gaur egun, 3589 biztanle ditu, eta "bianar" deritze.

VianaHiri honetako jai nagusiak Magdalena eta Jakueren omenezkoak dira, uztailaren 21etik 25a bitarte. Jai txikiak berriz, irailean ospatzen dira, Nievako Amaren omenez.

Bertako produktuen artean, olioa, ardoa, patxarana, hestebete, gailetak eta pastak aipatu behar dira.



Viana hiri turistikoa da, Donejakue bidea bertatik pasatzen baita. Horrez gain, ondare historiko garrantzitsua du. Viana bisitatzeak merezi du. Izan ere, izena bereko printzerriaren buru izan baitzen.

Argazkiak

Viana Viana Viana
Viana Viana Viana


kokapena



Euskal Herria Europan Euskal Herria

Aldor Internet aldor | internet-ek garatutako web orrialdea
© Nafarroa Oinez Viana 2007