Artea Oinez '07 erakusketa ibiltariak, gure lurraldearekin lotura duten laurogei artista baino gehiagoren artelanak biltzen ditu. Lan hauek orrialde honetan aurki ikusi ahal izango ditugu.
Erakusketa honen helburua, artelan hauek ezagutarazi eta berauen salmentarekin Nafarroa Oinez 2007 -arentzat laguntza biltzea da.
Artelan hauen bitartez, oleoa, akrilikoa, collage-a, teknika mixtoa, eskultura, litografia, grabatua, argazki digitala... bezelako hizkuntzetatik bidaiatuko dugu, gaur egungo ikuspegi artistikoan barneratuaz. Euskal arteak bizi duen aberastasun artistiko eta aldaera estetiko anitza egiaztatuko dugularik.
Artea Oinez '07 -k otsailean ekingo dio Iruñean bere ibilbideari, apirilean bere bidaiak Gasteizen egingo du geldialdia, maiatzean Lizarran, ekainean Donostian eta amaitzeko, irailean Vianan.
| IRUÑEA - Armen Aretoa-Ciudadela |
2007ko otsailaren 2tik martxoaren 18ra |
| GASTEIZ - Hegoalde Gizarte Etxea |
2007ko apirilaren 1tik 15ra |
| LIZARRA - Fray Diego Lizarrako Kultur Etxea |
2007ko maiatzaren 16tik ekainaren 10ra |
| DONOSTIA - Ernest Lluch Amarako Kultur Etxea |
2007ko ekainaren 20tik uztailaren 20ra |
| VIANA - Vianako Kultur Etxea |
2007ko irailaren 15tik irailaren 30ra |
Erakusketa hau, artista guztien lankidetzari esker atera ahal izango dugu aurrera. Klikatu Artistaren izanaren gainean bere obra ikusteko:
Arduraduna:
Beatriz Dueñas
bea@erentzun.net
Artea Oinez : 688880208
|